XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo saila B eredua Eskolaurre eta Hasera Zikloan arloari zegokion.

Bigarren bat Erdiko Zikloari.

Hirugarren bat, berriz, Goi-mailako zientzien Didaktikari.

Laugarren bat, Euskara Erdiko Zikloko D ereduan arloari.

Bostgarren bat Informatikari, adin bakoitzarekin loturiko hainbat aplikapen pratiko erakusten zirelarik, nahiz abereei buruz, nahiz mineraleei buruz, e. a....

Seigarren txokoa Dokumentazio Zentroari zegokion.

Zentro honek bi irakasleren hamabi ordutako dedikazioa eskatzen du astean, eta bere helburua zera da, alegia, irakasleei izan ditzaketen behar teoriko edo/eta bibliografiko guztietan orientabide didaktikoak luzatzea.

Jakingarriak aldizkaria atera ez ezik, Zentro honek beste hainbat tailer eta ekintza puntual antolatzen ditu irakaslegoaren berrikuntzarako, batez ere hau txikien munduan dabiltzanentzat.